Non gaude
Basaburua haranaren bihotzean, Jauntsarats herrian eta errepide ertzean APEZTEGIBERRIA izeneko etxea dago. Udalarena den eraikin honetako beheko solairuan APEZTEGIBERRIKO DENDA-OSTATUA topatuko duzu. Besteak beste, ikuilua, denda, kutxa bateko bulegoa, eta herriko elkartea izan den espazio hau zaharberritua izan da bertan haranerako zebitzugune bat sortzeko asmoz. Gaur egun jatetxe-kafetegia eta denda zerbitzuek bat egiten dute. Erosketa egiteaz gain, gosaldu, bazkaldu pintxoren bat jan edo infusioren bat hartzeko aukera duzu. Haraneko topagunea da, etxeko andre-gizonak, haurrak, abeltzainak, bisitariak, gazteak eta finean, edozeinentzako tokia da, bizitasun handiko gune anitza. Basaburuko 14 herrietako biztanleok topo egiten dute erdigunean dagoen txoko honetan.
Helbidea: Calle la Asunción, 1, 31866 Jauntsarats, Navarra.
Telefonoa: 948 50 31 03
GPS koordenadak: Latitud: 42.999221, Longitud: -1.802642
Apeztegiberriko Denda - Taberna
Calle la Asunción, 1, 31866 Jauntsarats, Navarra, España.