Ingurua

Ingurua

Jauntsarats BASABURUA haranaren erdian dagoen herria da. Nafarroako iparekialdean, Ohianzabal izeneko dermioan Itturrondo eta Landaburu mendixken azpian. Basaburua errekak zeharkatzen du eta baso eta soroez inguratuta dago. Abeltzaintza eta basogintza izan dira zonaldeko iharduera ekonomiko nagusiak, gaur egungo paisaia ederra beraz, gizaki eta inguruaren bat egite armoniko baten ondorioa da.

Mendi magal eta gainetan pagadiak dira gehien bat eta harizti nahiz soro eta zelaiak haranaren behekaldeetan. Besteak beste, lepa-hori, lepazuri, basurde eta orkatzak bizi diren baso zoragarri hauek, ziza eta onddozaleek ere asko estimatzen dituzte.

Jauntsarasko basoan Oihanzabal izeneko dermioan GKL (Garrantzi Komunitarioko Lekua), izendatua izan den hariztian, ehundaka urte dituzten haritzak daude, haien artean aipatzekoan Kisulabe eta Behitiko landako dermioetan daudenak, 1991tik Nafarroako zuhaitz monumentalen katalogoan agertzen dira. Egokitutako bideska eder batean zehar paseo bat emanez, ehundaka urtez hemen errotuta iraun duten erraldoiak bisitatzeko parada izanen duzu.

Egokitu berri den bide sare batean zehar ibiltzeko aukera ere bada, herriak senden didez loten dituena, eta gorago joan nahi duenak ere OTSOLAra edota IREBER (1208m) eta ERNAIZU (1203m) mendietako gailurretara ere igo daiteke, bide ederretan barna hainbat trikuharri topatuko ditularik.