Gure denda
Tabernari atsekia dagoen dendan, oinarrizko produktu ugari topatuko dituzu; barazkiak, ogia, haragi ontziratua, esnekiak, izoztutakoak eta drogeria. Bestelako atalak ere baditugu: zeliakoentzako janaria, produktu ekologikoak, paper denda, oinarrizko ferreteria etab… Edari hotzak, ikatza, izotza eta eramateko janaria ahaztu gabe.
Gure bertako produktuak honakoak dira besteak beste:
– Opil eta gozoki artesanalak PLAZAOLA gozotegian eginda. (Latasa) http://plazaolagozotegia.wordpress.com/
– Basakaitz yogur ekologikoak (Beruete)
– Insalas ardi gazta (Beruete)
Egunero goizeko 9etatik arratsaldeko 20.30etara irekitzen dugu. Ostiral eta larunbatetan ordea denda 22.00ak arte zabalik egoten da.
Beste hainbat zerbitzu ere baditugu; Wifi, erabilera publikoko ordenagailu bat eta turistentzako informazio gune bat.